Zer gertatzen da txirrindularitzan?

Atzoko egunez jakin da Geox taldea desagertu egingo dela edo babeslea behinik behin bai. Zaila daukate taldea kudeatzen duten pertsonek, ordezko babeslerik aurkitzea hemendik eta denboraldia hasi bitartean.

Baina Geox-en kasua ez da aurten txirrindularitza utziko duen babesle bakarra. Esaterako, HTC – High Road taldeak ere, ez du ordezko enpresarik aurkitu taldearekin jarraitzeko. Hauek, txirrindularitza utziko duten bi babesleren kasuak dira, baina badaude txirrindularitzan jarraitzeko bide bakarra izan dutenak, Leopard Trek edo Radioshack en kasuan, elkartu egin dira. Omega Pharma eta Quick Step ere. Azken asteetan ere, Euskaltel – Euskadiren inguruan egon diren zurrumurruak, ez dira esperantzatsuak izan.

Leopard Trek-ek gainera, denboraldi osoa egin du babesle nagusirik gabe, nahiz eta Frantziako Tourrean, podiumean bi txirrindulari izan dituen. Geox-ek Espainiako itzulia irabazi du Coborekin, HTC – High Road taldea, garaipen gehien lortu duen taldea izan da azken urteetan.

Beste alde batetik, Skil Shimano taldeak apustu haundiagoa egingo du hurrengo urtera begira, 1t4i izeneko proiektuarekin. Emakume talde bat ateratzeko ideia ere azaldu dute. Rabobank-ek ere emakumeen taldea aterako duela dirudi, Mariane Vos buru. Greenedge talde Australiarra ere agertu da eta talde frantziarrak, ekonomikoki beti bezain eraginkor daudela ematen dute.

Lasterketak ere, desargetzen hari direla ematen du, baina aldiz, Txinan eta Canadan, lasterketa berriak agertu dira. Errusian ere badirudi lasterketa haundi baten atzetik dabiltzala eta Belgikan lasterketa berri bat antolatuko dute.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.