Egin zaitez Lokatzako bazkide!

Deskargatu formularioa eta egin zaitez Lokatzako bazkide!

DOKUMENTUA JEITSI (KLIK-ATU)

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

XLV. GORLARA IGOERA (SUB-23 Lehendakari Txapelketa)

Igandean, martxoak 31, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, XLV. GORLARA IGOERA ospatuko da goizeko 10:00-tan.

Ibilbidea, Osintxu, Zubillaga, Elosu, Zumarraga eta Bergara artean garatuko da eta nahiko maldatsua izango da, hasierako kilometroak ezik.

Aurreko urteko garailea, Torbjørn Alexander Hejman (Hostal Latorre Ederlan) norbegiarra izan zen.

Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #gorlaraigoera hashtag-aren bitartez.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Lokatza ZE-ko Urteko Batzarra

Kaixo bazkide,
Urtarrilaren 29an Lokatza ZEk urteko batzarra egingo du. Gai ordena hurrengoa izango da:
1) Aurreko urteko aktaren irakurketa eta onarpena.
2) 2018ko memoria: kirol arloa, lasterketak eta balantze ekonomikoa.
3) 2019ko proiektuak: kirol arloa, lasterketak eta aurrekontu ekonomikoa.
4) Entrenatzaile/monitoreak diruz laguntzeko proposamena.
5) Bolondresen egoera lasterketa batean nola kudeatu: Ikolan enpresaren aukera.
6) Babesle eta erropa berriaren aurkezpena
7) Galderak
EGUNA: Urtarrilak 29, asteartea
ORDUA: Arratsaldeko 19:30ean
LEKUA: Agorrosingo kirolgunea
 
Bertan elkar ikusiko garelakoan.
Ion Unamuno, LOKATZA ZEko lehendakaria
Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

2019 lizentzia Zikloturista berriztea – Renovación licencia Cicloturista 2019

Agur t´erdi zikloturista

Idatzi honen bitartez 2019ko lizentziak nola tramitatuko ditugun azalduko dizugu.

Abenduaren 15ean.

Federazioak 2019-ko denboraldirako lizentziaren prezioa 130€direla baieztatuko digu.

Gaurtik abenduaren 18a arte.

Epe horren barruan zure datu pertsonalak, kontu korrontea edota lizentzia mota aldatu nahi badituzu, horren berri eman beharko diguzu.

Aldaketen berri ematen ez badiguzu, datuak ondo ditugula eta lizentzia ateratzeko interesa duzula ulertuko dugu, honen kobroa eta tramitazioa martxan jarriz.

Abenduaren 19ean.

Eman diguzun kontu korrontetik 2019ko lizentzia zikloturista kobratuko dizugu. 2019ko bazkide kuota (Gutxieneko kuota 15€), 2019-an kargatuko dugu betste bazkideekin batera.

Abenduaren 26ean.

Federazioan zure lizentzia tramitatuko dugu, urtarrilaren 1ean indarrean eta prest eduki dezazun.

Federazioak zure lizentzia entregatzen digun bezain pronto, posta arruntaren bidez bidaliko dizugu (Gutxi gora behera, otsaila hasiera).

————————————————————————–

Estimado cicloturista,

A través de este escrito queremos explicar cómo será el proceso de renovación de la licencia para la temporada 2019.

15 de diciembre.

La federación nos confirmará que el precio es de 130€ para la temporada 2019

Desde hoy hasta el 18 de diciembre.  

En este periodo, debes informar si has cambiado tus datos personales, número de cuenta corriente ó si deseas realizar algún cambio en los datos o en el tipo de licencia. Si no nos comunicas nada entenderemos que todos tus datos son correctos y  que estas interesad@ en renovar la licencia, por lo que procederemos al cobro y a la tramitación de la misma.

19 de diciembre.

Cargaremos en la cuenta corriente que nos has facilitado el importe de la licencia cicloturista 2019. La cuota de persona asociada (Cuota mínima 15€), se cargara en el 2019 junto a los demás socios del club.

26 de diciembre.

Tramitaremos con la Federación tu licencia para que este en vigor y activa el 1 de enero.

En cuanto la federación nos haga llegar la licencia, te enviaremos por correo ordinario (Aprox, inicio febrero).

Lokatza Z.E.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

PORRA TOUR 2018

Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, uztailak 7, 2018ko TOURRA hasiko da frantziako Noirmoutier-en-l’Île hirian.

Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 176 txirrindulariek osatutako tropela izango da Noirmoutier-en-l’Île-ko irteeran. 21 etapetan, Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 29an izango delarik.

Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, uztailak 8-ekoa (igandea) izango da. Taldekako erlojuaren kontrako frogak ere ez du punturik emango porran.

PORRA-ko baldintzak, hurrengoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, uztailak 3-ean (igandea) eguerdiko 15:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuan.

TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lehenengo 10 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso APOSTU PAPERAK??

ANTZUOLA>>

– Larunbata 7: 19:00-21:15 kalebarrenen
– Igandea 8: 10:00-14:30 Koxkor Okindegian

BERGARA>>

-Larunbata 7: 18:00-20:00 Irala kalean
-Igandea 8: 12:00-15:00 Irala kalean

Bergarako Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

 

Detect language » Hungarian

&nbsp

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Badator Porra Tour 2018

Tourra eta Porra astebukaera honetan hasiko da. Hauek dira papeletak egiteko leku eta orduak:

Antzuolan:
– Larunbata 7: 19:00-21:15 kalebarrenen
– Igandea 8: 10:00-14:30 Koxkor Okindegian

Bergaran:
-Larunbata 7: 18:00-20:00 Irala kalean
-Igandea 8: 12:00-15:00 Irala kalean

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Porra Giro 2018

Kaixo PORRA GIRO zaletu guztioi. Ostiral honetan, maiatzak 4, 2018ko GIROA hasiko da Jerusalem hirian.

Jakinarazten dugu, Beragarako txirrinduzale talde batek bultzatuta eta LOKATZA Txirrindulari Eskolaren laguntzarekin hasiak garela PORRA GIRO-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 176 txirrindulariek osatutako tropela izango da Israeleko irteeran. 21 etapetan, Jerusalem-etik Roma-ko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, maiatzaren 27an izango delarik.

Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, maiatzak 5-ekoa (larunbata) izango da.

PORRA-ko baldintzak, ohiko formatukoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, maiatzak 5-ean (larunbata) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.

GIROKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Giroaren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porrako irabazlea izango da. Hala ere, lahenengo 10 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso APOSTU PAPERAK??

BERGARA>>

 

Ostiralean (maiatzak 4), arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko 19:00 eta 21:00 bitartean

Larunbatean, Irala kalean berriz ere mahaia izango da apostuak bete ahal izateko  eguerdiko 11.00 eta 14:00-ak arten.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

PORRA GIRO-ko ANTOLATZAILE TALDEA

 

Detect language » Hungarian
Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

XLIV. GORLAKO IGOERA-ko otarraren zozketa

Zenbaki sariduna 0014 izan da (Saria jasotzeko epea, 15 egun, apirilak 9 arte).

Sariturik agertzen ez bada, saritutako ordezko zenbakia 1343 izango da eta beste 15 egun izango ditu saria jasotzeko.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

OHIKO BATZAR OROKORRA

Kaixo  bazkide,

Urtarrilaren 25ean, Bergarako Irizar Jauregian, arratsaldeko 18:30an lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean, ondoko gai zerrenda hau azaldu eta ondo baderitzo onartuko da:

1- Lehendakariaren agurra.

2- Aurreko Jardunaldiko akta irakurri eta onartu.

3- 2017ko Lokatzako jardunak.

4- 2018ko Lokatzako jardunak. Lasterketen murrizketa.

5- Lokalaren erosketa. Kredituaren azalpena.

6- Zuzendaritza Batzorde berriaren onespena.

7- Eskari erantzunak.

Eskerrik asko.

Ion Unamuno,

LOKATZA ZEko lehendakaria

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Jokin Etxabek Interpro Stradalli talde profesionalarekin arituko da 2018-an

2018- urtea hasi berri, Gipuzkoako txirrindularitzak albiste ona izan du. Jokin Etxabarrek hurrengo denboraldia Interpro Stradalli Txirrindulari Akademian egingo du , 2006an sortutako Frantzia eta Japoniako arteko talde kontientalean.

 

Bergarako txirrindulariak, aurreko denboraldian,  Aevolo American Cycling Team-en profesionalean aritu zen, Seguros Bilbao taldetik iritsita. Abenduaren 31ean kontratua amaitu zuen baina zurrumurruek 2018erako Interpro Stradalli taldean jartzen zuten: «Urte berri bat eta ilusioa oso garrantzitsua da niretzat», esan du bergararrak bere sare sozialetan, taldearekin sinadura iragarri ondoren. «2018an Interpro Txirrindularitza Zirkuituaren taldea izango naiz. Ilusio eta gogoz betea, txirrindulari profesional gisa urrats gehiago egingo ditut. Eskerrik asko Aevolo 2017-an ondo tratatzearren eta txirrindulari gisa hazteko aukera ematearren».

23 urterekin, Etxabek profesionalen pelotoian jarraitzen du, lasterketak Asian nagusi izango dituen arren, Interpro Stradalli-ren programan besteak beste hurrengo lasterketak izango dira: Herald Sun Tour (Australia), Filipinetako Tourra, Trophée du Prince  Marokon edo Loire Atlantique klasikoa eta Cholet Pays de la Loire Frantzian. Vuelta a Castilla y León eta Vuelta a Asturias ere bere egutegia sartuzeko aukera egongo da.

+ info: www.mundodeportivo.com

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario