2026ko Pentekosteei hasiera emateko txupinazua eta pregoia Lokatza Ziklismo Eskolak eman dugu. Jai Batzordeak gure 50. urteurrena omentzea nahi izan du modu honekin. Txupinazoa, Bitorianatxo jeitsiera eta bere jaiei hasiera emateko hizketaldi ostean, Ion Unamuno lehendakariak pregoia esan du ondoan Lokatzakide eta lagun duen Xabier Uribesalgo zuela.
Eskerrik asko Bitorianatxo eta baita Jai Batzordeari gutaz gogoratziarren. Ohore handia da Lokatzarentzat momentu berezi hau bizitzea. Opari bat eman nahi genioke Gorka Artolari. Itzuliko etapa oroitzeko atera genuen kamiseta da. Gutxik jakingo duzue baina Gorka umetan Lokatzako ziklista izan zan.
50. urteurrena omentzen danez, historia pixkat kontatzia merezi dabela uste dot, saiatuko naiz txapa asko ez sartzen.
Bergaran ziklismua ez zan orain dela 50 urte sortu. Lehenago Bergara Kirol Elkarteak eta Bergarako Txirrindulari Elkarteak lan asko egin zeben ziklismuan alde, inkluso belodromo desmontable bat jarri zeben Agorrosinen. Honorio, Ilzarbe edo Loroñok lan asko egin zeben garai haietan baina nik pertsona bat destakau nahiko neban ziklismuan alde euki zeban dedikaziñuagatik: Gurutz Arrieta. Uribek aipatzen dau sasoi haietan Miguel Bengoa eta Jesus Aranzabal profesionalak izan zirela eta Jesusek zuen maila goraipatzen dau.
Lokatza orain dala 50 urte sortu zan, Lokatza lagun kuadrila bat zan eta ume batzuk futbolian jokatzeko ekiporik ez zeukela konturatu zienean eurei laguntzia erabaki zeben. Azkenean kirol klub bat sortzia erabaki zeben eta futboleko, saskibaloiko, kroseko, skateko eta ziklismoko sailak sortu zian. «Por unanimidad» erabakita, Manolo Solana izendatu zeben Lokatzaren lehen presidentea.
Ziklismoko bultzatzaile nagusiak Fermin Hernandez eta Julian Portu izan ziren eta hemen lehen presidentea Juanito Suinaga izan zan. Juanito hil zanian Lokatza dardarka gelditu zan eta orduan agertu ziren Kaxeta, Pello, Gabilondo, Aranzabal, Larra edo Mesner. Eurak eruan zeben Lokatzako gidaritza urteetan. Euren testigua hartu ginuan gaur egun garenak eta ondo ikasi genuen zuten lan egiteko moduak edo herrigintzak duen balioa.
50 urte hauetan Lokatzatik ziklista, entrenatzaile edo karreretako laguntzaile asko pasa dira eta ordu asko dedikau dotsagu bizikletari. Aipatzeko da baita ere momentu horietan familiek izan duten ulermena. Egia esan beti sentidu gara babestuta, baita Bergaran ere Udala, enpresa edo komertzioen aldetik.
Lagako dot txapa gehixau sartzia oin jaixak die eta ondo pasatzeko momentua baita.
GORA PENTEKOSTEAK!
AUPA LOKATZA!
AUPA BERGARA!
ETA EGURRA JAIXETAN!








