Porra Tour

Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, ekainak 29, 2024 TOURRA hasiko da Italiako Florencia hirian.

Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 176 txirrindulariek osatutako tropela izango da Florencia-ko irteeran. 21 etapetan, Niza-ko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 21an izango delarik.

Tourreko lehenengo etapa puntuagarria, uzatilak 1-koa (larunbata) izango da.

PORRA-ko baldintzak, hurrengoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, ekainak 29-ean (larunbata) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuan.

TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lehenengo 10 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso APOSTU PAPERAK??

ANTZUOLA>>

– Larunbata, ekainak 29: 11:00-14:00 Koxkor Okindegian

BERGARA>>

– Ostirala, ekainak 28: 18:00-20:00 Irala kalean
– Larunbata, ekainak 29: 11:00-14:00 Irala kalean

Bergarako Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

Detect language » Hungarian

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.