Porra Giro

Kaixo PORRA GIRO zaletu guztioi. Larunbat honetan, maiatzak 4, 2024ko GIROA hasiko da Torino hirian.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 176 txirrindulariek osatutako tropela izango da Italiako iparreko irteeran. 21 etapetan, Torino-tik Roma-ko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, maiatzaren 26an izango delarik.

Aurtengoan, hasierako etapa, PORRA-ko lehiaketan sartuko da, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, maiatzak 4-ekoa (Larunbata) izango da.

PORRA-ko baldintzak, ohiko formatukoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, maiatzak 4-ko (larunbata) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.

GIROKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Giroaren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porrako irabazlea izango da. Hala ere, lahenengo 10 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso APOSTU PAPERAK??

BERGARA>>

Ostiralean (maiatzak 3) 18:00 eta 20:00 artean eta larunbatean (maiatzak 4) eguerdiko 11:00-tan hasi eta 14:00-ak arte, Irala kalean mahaia izango da apostuak bete eta entregatu ahal izateko .

ANTZUOLA>>

Larunbata (maiatzak 4), Koxkor tabernan mahaia izango da apostuak bete eta enregatu ahal izateko  eguerdiko 11:00-tan hasi eta 14:00-ak arte.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

PORRA GIRO-ko ANTOLATZAILE TALDEA

Detect language » Hungarian

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.