Sven Nys maixua

Joan den astebukaeran Txekiar Errepublikan jokatu zen Munduko Kopako lehen proba, Plzen-en hain zuzen ere. Bertan Sven Nys flandiarra izan zen garailea eta horrekin, Munduko Kopako probetan lortzen zuen 44. garaipena izan da. Belgiarrak 36 urte dituen arren, historiako ziklo kroseko txirrinduririk onena zergatik den erakutsi du. Dagoeneko urruti daude 30 garaipen inguru lortzen zituen denboraldiak eta gazteak, gogor agertu zaizkio. Hala ere, Sven Nys-ek, onenen artean dagoela erakutsi du.

Belgiarrak hainbat urtetan jarraian irabazi du Munduko Kopako sailkapen nagusia, Superprestigeko sailkapen nagusia, GVA trofeoko sailkapen nagusia, Belgikako txapelketa. Zerbait egotzi al bazio, Munduko txapeldun behin bakarrik izan dela. Agian hori da, izan duen gabezia bakarra, dena den, palmaresari begiratuta, dudarik ez da, ziklo kroseko Merckx bera dela eta aurten ere, lehen postuetan, askotan ikusiko dugula, Zdenek Stybar edo Niels Albert gazteak, gogor daudela erakutsi arren.

Bigarren eta hirugarren postuan, Kevin Pawels eta Zdenek Stybar izan ziren hurrenez hurren. Ondoren, Francis Mourey Francaise des Jeux taldeko frantziarra eta Klas Vantournout belgijarra sailkatu ziren. Egoitz Murgoiti abadiñoarrak ere bertan parte hartu zuen, baina hasieran aurrean zihoala, eroriko bat egon zen eta Murgoitio lurrera joan zirenen artean zegon eta lasterketa ustera behartu zuen.

Ondorengo saioa Txekiar Errepublikan jokatuko da, Taborren hain zuzen ere. Sven Nys-ekin batera, faboritoa, Quick Step-eko Zdenek Stybar izango da. Lasterketa domekan jokatuko da eta internetez ikusi ahal izango da hemen sakatuta.. Bitartean, iaz Taborren jokatutako Munduko txapelketako azken itzuliko irudiekin jozatu.

—————————————————————————————————–

Hurrengo asteburuan ere, Medina de Pomarren, nazioarteko mailako ziklo kross proba jokatuko da eta estatuko txirrindulari onenekin batera, Belgikako hainbat txirrindulari espero dira. Lasterketa urriaren 22an jokatuko da eta ordutegiak ondorengoak izango dira:

12.00tan Master30/Senior
13.00tan Master40/Master50/Master60/Emakume elite/Emakume Junior/
15.00tan Kadete mutilak/Kadete neskak
16.00tan Jubenil mutilak
17.00tan Elite mutilak

Informazio gehiago

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.