Xabier Gallastegi

Lehen urtea burutu duen Soraluzetar honek, denboraldi polita burutu du Lokatzan kadeteetan bi urte egin ondoren. Jubeniletako bigarren mailara begira, progresioa jarraituz gero, aurreko postuetan ikusiko dugu.

Dagoeneko denboraldia amaitu da, zein da zure balantzea, pertsonala eta taldekoa?

Oso gustora nago denboraldian egindako lanarekin eta uste dut jubenilen mailara ondo egokitu naizela. Taldeko lana ona izan da denboraldi guztian baina batez ere Gipuzkoako itzulian.

zein izan da denboraldiko unerik onena?

Niretzat momenturik onena Gipuzkoako itzuliko azken karrera izan zen. Oso gustora geratu nitzen egindako lanarekin eta Mikelen garaipenarekin.

Etorkizunari begira, nola ikusten duzu zure burua?

Hurrengo urtean jubenil mailan ibiliko naiz berriz. Gero afizionatu mailan aritzea gustauko litzaidake.

Honezkero urte mordozka bat zoaz bizikleta gainean, noiz hasi zinen bizikletan?

14 urterekin hasi nintzen lasterketetan, kadeteen lehenengo mailan. Beti gustatu zait bizikletan ibiltzea.

Zer ematen dizu txirrindularitzak horrenbeste urtetan jarraitzeko?

Kirol gogorra da, baina oso gustora sentitzen naiz bizikletan ibiltzen. Disziplinatua izaten ikasi dut.

Bukatzeko, zerbait esan nahi?

Eskerrik asko familiari, lagunei, taldeari eta ni animatzera etortzen den edozeini.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a Xabier Gallastegi

  1. julen orobengoa dijo:

    XABI!!!!
    ANIMO ETA JARRAI A TOPE!!!!!!

  2. XABIER GALLASTEGI dijo:

    ESKERRIK ASKO!!!!!

  3. anonimus dijo:

    haber noiz altxatzen dituzun besoak!

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.