PORRA GIRO 2021

Kaixo PORRA GIRO zaletu guztioi. Larunbat honetan, maiatzak 8, 2021ko GIROA hasiko da Torino hirian.

Jakinarazten dugu, Beragarako txirrinduzale talde batek bultzatuta eta LOKATZA Txirrindulari Eskolaren laguntzarekin hasiak garela PORRA GIRO-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 23 taldeetako 184 txirrindulariek osatutako tropela izango da Piemonteko hiruburuko irteeran. 21 etapetan, Torino-tik Milan-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, maiatzaren 30an izango delarik.

Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, maiatzak 9-ekoa (Igandea) izango da.

PORRA-ko baldintzak, ohiko formatukoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, maiatzak 9-ean (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.

GIROKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Giroaren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porrako irabazlea izango da. Hala ere, lahenengo 5 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso APOSTU PAPERAK??

BERGARA>>

Larunbatean (maiatzak 8), arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko 18:00 eta 20:00 bitartean

Igandean (maiatzak 9), Irala kalean berriz ere mahaia izango da apostuak bete ahal izateko  eguerdiko 11:00 eta 14:00-ak arte.

ANTZUOLA>>

Igandean (maiatzak 9), Koxkor tabernan mahaia izango da apostuak bete ahal izateko  eguerdiko 11:00 eta 14:00-ak arten.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

PORRA GIRO-ko ANTOLATZAILE TALDEA

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.