Bi anai hauek, lehen denboraldia egin dute jubenil mailan eta biek lan bikaina egin dute emaitza politak lortuta. Etorkizunean, tropelean erreferentzia izango dira eta garaipenetik gertu ibiltzeko gaitasuna dutela erakutsi dute.
Dagoeneko denboraldia amaitu da, zein da zure balantzea, pertsonala eta taldekoa?
BEÑAT: Balantzea nere ikuspuntutik dezente ona izan da, alde batetik pertsonalki oso gustura sentitu nahiz bizikletan gainean, nahiz eta demboraldia kilometro gutxirekin hasi nintzen. Taldeko balantzean berriz, ahal izan dudana eman diot edo hori saiatu nahiz.
JOKIN: Nire ikuspuntutik demboraldi bikaiña izan dela esango nuke nahiz eta beste alde batetik dezente irregularra izan. Pertsonalki denboraldi hasiera gogoz ekin nion nahiz eta emaitzik ez lortu, taldeari dagokionez ez dut hitzik egindako lan bikainarengatik.
Zein izan da denboraldiko unerik onena?
BEÑAT: Nire ustez, Gipuzkoako itzulian taldeak erakutsitako sendotasunarekin geldituko nintzateke.
JOKIN: Aurtengo denboraldian momentu bat baiño gehiago ekarriko nituen gogora, bai antzuolan taldeak niretzat egin zuen lan garrantzitsu hori, Asturiasen izandako esperientzia berriA eta korritzeko modua. Ezin ahaztu izango zaidan Gipuzkoako itzuliko momentu ahaztezin horiek.
Etorkizunari begira, nola ikusten duzu zure burua?
BEÑAT: Datorren urteari begira, gauza on asko egiteko garaia dela pentsatzen dut suerte pittin batekin. Horretarako dudan guztia eman beharko dut.
JOKIN: Datorren denboraldia iristeko amorratzen nago, neure burua erakusteko unea dela pentsatzen dut.
Honezkero urte mordozka bat zoaz bizikleta gainean, noiz hasi zinen bizikletan?
BEÑAT: Orain dela hiru bat urte hasi nintzen, nahiz eta dembora gutxi izan orain arte korrika ibili nahiz eta.
JOKIN: Hurrengo urteko demboraldian, 4.demboraldia egingo dut txirrindularitzan.
Zer ematen dizu txirrindularitzak horrenbeste urtetan jarraitzeko?
BEÑAT: Niri txiki txikitatik sakrifizio kirolak gustatu izan zaizkit eta familia guztia mundu honetan ibili dela jankinda horrek ematen dit jarraitzeko gogoa.
JOKIN: Niri txikitatik anaiak dioen moduan sakrifizio handiko kirolak eta irabazteko sen hori daukat, horregatik dut hain gustuko. Beste alde batetik familian betidanik ibili dira mundu honetan eta horrek ere asko laguntzen du, esperientziari dagokionez.
Bukatzeko, zerbait esan nahi?
BEÑAT: Bai eskerrak eman nahi dizkiot sakrifizio honen atzean laguntzen dauden guzti guztiei.
JOKIN: Eskerrak eman nahi dizkiot Iker Sanchezi, duen guztia ematen duelako gurekin eta lan potolo honen atzetik laguntzen dauden guztiei.