Soraluce S. Coop. – III. Osintxuko jubenil proba

Otsailaren 25ean, Osintxun, Osintxuko Herri Batzarrak eta Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta eta Soraluce S. Coop. enpresak babestuta, jubenilendako lasterketaren hirugarren ekitaldia ospatuko da, arratsaldeko lauretan hasita.

Parte hartzaileen artean, talde gipuzkoarrez gain, Burgostik, Kantabriatik, Bizkaiatik, Arabatik eta oro har, inguruko beste probintzietatik etorritako txinrrindulariak espero dira. Guztira, 100 txirrindulari inguru irteera puntuan. Mutil gazteekin batera, aurreko ekitaldietan gertatu den bezala, emakumezko batzuren parte hartzea ere espero da: Hauendako ere, saria egongo delarik, nahiz eta, ekainean, Osintxun bertan, Soraluce-k babestuta, emakumeendako lasterketa izango den.

Iñor, prest badago bolondres bezala laguntza eskaintzeko, Osintxun, otsailaren 25ean, atsaldeko 15.00tan agertzea besterik ez dauka eta antolatzaileekin kontaktuan jarri. Bestela, lokatza_ze@hotmail.com helbide elektronikoan ere jarri daiteke harremanetan antolatzaileekin.

 

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.