PORRA TOUR 2021

Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, ekainak 26, 2021 TOURRA hasiko da bretainiako Brest hirian.

Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 176 txirrindulariek osatutako tropela izango da Brest-eko irteeran. 21 etapetan, Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 18an izango delarik.

Hasierako etapa ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, ekainak 27-ekoa (igandea) izango da.

PORRA-ko baldintzak, hurrengoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”,ekaiank 27-ean (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuan.

TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lehenengo 10 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso APOSTU PAPERAK??

ANTZUOLA>>

– Igandea 27: 11:00-14:00 Koxkor Okindegian

BERGARA>>

-Larunbata 26: 18:00-20:00 Irala kalean
-Igandea 27: 11:00-14:00 Irala kalean

Bergarako Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.