Eneko Lizarralde

Aurtengo denboraldian aurrera pauso nabarmena eman du txirrindulari bergararrak. Bi garaipen lortu ditu eta Euskal Herria torneoan podiuma lortu du. Espainiako txapelketan Euskadirentzat lan paregabea egin zuen urtean zehar, taldean egin duen bezala.

Dagoeneko denboraldia amaitu da, zein da zure balantzea, pertsonala eta taldekoa?

Azken urte honetako balantzea oso ona izan da niretzat, pare bat garaipen lortu ditut eta ia karrera guztietan hamarren barruan sailkatzea lortu dut, horrez gain podium eta beste sari batzuk ere lortu ditut, lehiakortasun saria, mendiko sariak… Gainera, Euskal Selekzioarekin Españiko Txapelketetara joateko aukera izan dut eta esperientzia oso polita izan da. Espainia mailako karreretan aurrean ikustea ere oso positiboa izan da niretzat, orain arte euskadi mailan bakarrrik korritzen bainuen. Talde mailan ere egin dugun azken urtea hau izugarria izan da, zaila da herri bakar batetik ain maila oneko talde bat ateratzea eta garaipen mordoa lortu ditugu, bai taldeka baita indibidualki ere.

Zein izan da denboraldiko unerik onena?

Unerik onena aukeratzea zaila da, bi aukeratuko nituen nik; nire urteko lehenengo garaipena, presio asko jarri nuen nire buruarengan eta garaipena behar nuen, gainera Euskal Herria Trofeoan izan zen, nibel haundiko proban. Bestea, Gipuzkoako Klasikan, lasterketa erdia ihes egin nuen eta pelotoiak harrapatu ninduenean, aldapak gora egin zuenean espainiako selekzioko Medina eta Benitorekin geratu nintzen, pena 3 kilometro faltan zulatua izan nuela eta asko tardatu zutela errubera aldatzen baina bueno, onenekin ere aurrean egoteko kapaz nintzela ikusi nuen.

Etorkizunari begira, nola ikusten duzu zure burua?

Datorren urtean Debabarrena taldean korrituko dut eta gainera Industria Antolakuntzan Ingenieritza ikasten hasi naiz. Urte oso zailak dauzkat aurretik, lehenengo 2 urtetan ilusioa ez galtzearekin eta ikasketak ondo eramatearekin konformatuko nitzake. Gero, ahal dudan urrinen heltzen saiatu, bizikletatik bizitzea ametsa da niretzat, eta hori izugarria izango zen, oso zaila den arren.

Honezkero urte mordozka bat zoaz bizikleta gainean, noiz hasi zinen bizikletan?

Bizikletan Infantil 2º urtean hasi nintzen 13 urterekin, hortaz hurrengo urtea 6. izango da bizikletan egiten dudana eta espero askoz gehiago izatea.

Zer ematen dizu txirrindularitzak horrenbeste urtetan jarraitzeko?

Egia esan oso zaila da bizikletan ibiltzen ez den pertsona bati adieraztea zer sentitzen dudan bizikletan ibiltzen, baina izugarria da. Txirrindularitzak danetik eman dit, bai momentu oso onak baita oso txarrak ere. Garaipenak lortu ditut, baina lurra jo eta hospitalera joatea ere tokatu zait. Oso lehiakorra naiz eta agian ere horregatik dut hain gustuko txirrindularitza. Bizikletan ibiltzen naizenean deskonektatu egiten dut beste guztiaz, soilik pedalei eman eta paisaietaz gozatzen dut.

Bukatzeko, zerbait esan nahi?

Bai, eskerrak eman behar ditut urte hauetan lagundu didaten pertsonei, Iker Sanchezi, taldeari, lagunei eta batez ere familiakoei, momentu txarretan ere hor egoten direlako. Eskerrak ematen jarraitu ahalko nuen, jende askok lagundu baidit eta hortaz harro nago. Benetan eskerrikasko guztiei.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Una respuesta en “Eneko Lizarralde

  1. julen orobengoa dijo:

    ENEKO: txapeldun!!!!!!
    a tope, ke estaremos contigo ,animo siempre

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.